XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ematen diote Jesusen berri eta azkenik haren gurutzeko hilketaren albistea. Eta Jesusek haiei erantzun: -Zuek bai zaretela motel eta ergelak Profetek adierazitako gauzak sinesteko! Ez ote zen bada egoki Kristok horiek guztiak jasaitea eta horrela zeruan sartzea?

Azkenean heldu ziren Emausera, hots, bi bidazti haiek zihoazen herrira, eta Jesusek aurrera joateko planta egin zuen, baina bideko bi lagunek han gelditzeko eskatu zioten, berandu ere bazela eta. Eta baita Jesusek onartu ere gonbidapena, eta beroiekin afaltzera gelditu zen.

Afaltzean, berriz, Jesusek ogia hartu, bedeinkatu, puskatu eta eskaini egin zien. Eta hain zuzen, orduantxe zabaldu zitzaizkien begiak eta ezagutu zuten Jesus zela; baina Jesus haien begietatik ostendu egin zen.

Eta ordu hartan bertan altxatu eta Jerusalenera itzuli ziren eta kristauen batzarra bildurik aurkitu zuten. Han zeuden bildurik hamaika Apostoluak eta beste, esanez: Egiazki biztu da Jauna eta Simoni agertu zaio. Besteak, berriz, bidean gertatutakoak kontatzen zituzten eta nola ogia zatitzean ezagutu zuen Jesus.